Abentura egonaldia
🌿Hego Euskal Herrian sekulako abentura bizitzeko prest ? 🌿
Ikastolan edo ikastetxe elebidun batean zaude? Orduan, egonaldi hau zuretzat egina dago! 🏕 Aste bat oporrak bizitzeko, ez besteak bezala!
Imaginatu Urdaibaiko Erreserba Naturalaren bihotzean dagoen aterpe goxoa, paisaia zoragarriz inguratua. Hemen natura betean bizi ahal izango zara, jolastu, esploratu eta lagun berriekin, dena euskaraz! Eta egun eder hauek bukatzeko, zer hoberik bazkari onak partekatzea, izarrez betea den zeru baten azpian, jolasak eta irriak ziurtatuta daude.
🌊 Aktibitate izugarriak dituzu zain!
Mugitzea eta leku berriak ezagutzea gustatzen zaizu? Egonaldi hau zuretzat egina da! Big Sup batean abiatuko zara abenturara, paisaia zoragarria barrena.
Zapatak jantziko dituzu Urdaibaiko erreserba esploratzeko, izadiak sorpresaz beteta gordetzen du benetako josta lekua. Ezagutzen al duzu Pi hontza? Bertan jolasteko ez dago Omako baso misteriotsuabaino leku hoberik , munduko leku paregabea! Eta nola ez, ozeanoaz eta Bizkaiko hondartzez gozatzera joango gara: bainua, jolasak, erlaxazioa…Ametsa!
Agorrilaren 2tik 8ra
Lekua : Hego Euskal Herria
Adina : 8-12 urte
Egonaldiaren iraupena : 7 egun
Aterpea : Gorozikako aterpetxea
Bazkariak : autogestia
Aktibitateak : eskalada, big sup
Garraioa : Baionatik edo han bertan
ERRESERBATU
ZUEN HAURRAREN EGONALDIA DIRUZTATU
Jusqu’à 80 % du coût du séjour peut être pris en charge grâce à différentes aides cumulables !
🔍 Selon votre situation, plusieurs solutions existent :
1. CAF/MSA
👉 Des aides automatiques selon votre Quotient Familial (QF).
💡 Contactez votre conseillère pour en savoir plus.
2. CSE ou COS
🏢 Votre entreprise ou collectivité peut participer au financement.
💬 Renseignez-vous auprès de votre employeur.
3. Chèques-vacances ANCV
🎟️ Nous acceptons les chèques ANCV.
4. Colo Apprenante
🏕️ L’État soutient les familles avec un QF ≤ 1500€.
⏳ Reconduction du dispositif en attente pour 2025.
5. JPA 64
📍 Pour les habitants du 64 avec un QF ≤ 1200€ : des bourses sont disponibles.
6. Offres adhérants BONZAI
🔖 Nous proposons des promos aux adhérents BONZAI.
Erresena, dei iezaguzu !
Natura osoan !
🌊 Aktibitate izugarriak dituzu zain!
Mugitzea eta leku berriak ezagutzea gustatzen zaizu ? Egonaldi hau zuretzat egina da! Big Sup batean abiatuko zara abenturara, paisaia zoragarria barrena.
Zapatak jantziko dituzu Urdaibaiko erreserba esploratzeko, izadiak sorpresaz beteta gordetzen du benetako josta lekua. Ezagutzen al duzu Pi hontza? Bertan jolasteko ez dago Omako baso misteriotsuabaino leku hoberik , munduko leku paregabea! Eta nola ez, ozeanoaz eta Bizkaiko hondartzez gozatzera joango gara: bainua, jolasak, erlaxazioa… Ametsa !
Egunerokotasunean
BONZAIn, bi urrezko arau badira oporrak osoki gozatzeko: ongi lo egin eta ongi jan! Horregatik, iratzargailua indibidualizatua da, bakoitza bere erritmoan jeikitzen da. Gosaria 10:00ak arte zerbitzatua da, eta ondotik, askari bat proposatua da bazkari arte itxoiteko. Bazkari eta afariak prestatzen parte hartuko duzu, giro onean. BONZAIen, sukaldea sakratua da! Laburbilduz, BONZAIen, ongi jatea funtsezkoa da!
Hizkuntza
Euskararen erabilpena eguneroko bizian funtsezkoa da haren zaintzeko eta transmititzeko. Kultura baten oinarria osatzen duten balioak, tradizioak, mitoak eta sinesmenak erabiltzen ditu. Jokoak, kantuak, atsotitzak eta elezaharrak hizkuntzak dakarren kultur transmisio horren adibide dira.
Laburbilduz, euskara elementu bizia izan behar da, bizitza sozialean integratua, bere iraupena eta gizartean duen lekua bermatzeko.
Ekipamendua
Joan baino lehen, fitxa bat bidaltzen da. Egonaldietan helburua sakua arintzea da, beharrezkoak diren aferekin joanez. Aferen lista aholkatzen du abenturaz osoki gozatzeko. Gauak oihaletxetan edo izarren pean egingo dira.
Abentura honetan, taldeak 10 eta 14 abenturazale artean izango ditu.
Hego Euskal Herria
Hemen, egun bakoitza abentura berri bat da, naturaren, aurkikuntzen eta barre egiteko une handien artekoa. Zatoz gurekin egonaldi paregabe batera, eta oroitzapen ahantzezinekin itzuliko zara.
Aterpea
Gorozikako elizatea, Muxikako udalerrian, Urdaibai Biosfera Erreserbaren hegoaldean dago, Oiz eta Bizkargi mendiguneen artean. Aterpetxe huntan etxean bezala sentituko zara !
Ez duda, izena eman !!!
Online ordainketa
segurua
Haurren
laguntza
Oporretako
laguntza