Uda bat Hegoaldean
Frantses webgunera
ZURE SEME-ALABAREN EGONALDIA FINANTZATZEA
Egonaldiaren kostuaren %80 arte EEPren laguntzari esker estalita da. Prezioa zure CAFeko familia-koefizientearen (QF) arabera finkatzen da. Prezio hori baliatzeko, hiru hilabete baino gutxiagoko egiaztagiri bat aurkeztu beharko duzu:
-
1500€ baino gutiago : 280€
-
1500€ baino gehiago : 320€
Behar izanez gero, JPA 64 beka eskuratu dezakezu. Horretarako, CAFeko familia-koefizientea (QF) 1500€ baino txikiagoa dela egiaztatu behar duzu.
BONZAÏk bete eta itzuli beharreko tosten bat bidaliko dizu.
Izen emateak 2026ko martxoaren 31ra arte: https:// eusguneak.eus webgunean
Erresena, dei iezaguzu !
Opor ahaztezinak naturan! !
Egitaraua
BONZAÏk eskaintza 6 egonaldietan egituratu du, bakoitzean 8 eta 14 haur hartuz, kalitatezko murgiltze-esperientzia bermatzeko. Antolaketa horrek haur bakoitzari jarraipen pertsonalizatua eskaintzea ahalbidetzen du, eta hizkuntza-ikaskuntza eraginkorrerako egoerak sustatzen ditu; aldi berean, talde barruan elkarlana, autonomia eta garapen pertsonala bultzatzen dira.
Egunerokotasunean
BONZAIn, bi urrezko arau badira oporrak osoki gozatzeko: ongi lo egin eta ongi jan! Horregatik, iratzargailua indibidualizatua da, bakoitza bere erritmoan jeikitzen da. Gosaria 10:00ak arte zerbitzatua da, eta ondotik, askari bat proposatua da bazkari arte itxoiteko. Bazkari eta afariak prestatzen parte hartuko duzu, giro onean. BONZAIen, sukaldea sakratua da! Laburbilduz, BONZAIen, ongi jatea funtsezkoa da!
Hizkuntza
Euskararen erabilpena eguneroko bizian funtsezkoa da haren zaintzeko eta transmititzeko. Kultura baten oinarria osatzen duten balioak, tradizioak, mitoak eta sinesmenak erabiltzen ditu. Jokoak, kantuak, atsotitzak eta elezaharrak hizkuntzak dakarren kultur transmisio horren adibide dira.
Laburbilduz, euskara elementu bizia izan behar da, bizitza sozialean integratua, bere iraupena eta gizartean duen lekua bermatzeko.
Ekipamendua
Joan baino lehen, fitxa bat bidaltzen da. Egonaldietan helburua zakua arintzea da, beharrezkoak diren aferekin joanez. Aferen lista aholkatzen du abenturaz osoki gozatzeko. Gauak oihaletxetan edo izarren pean egingo dira.
Abentura honetan, taldeak 10 eta 14 abenturazale artean izango ditu.
Ostatua
Hego Euskal Herria, euskaraz Hegoaldea, Euskal Herriaren Espainiako estatuan kokatutako zatia da. Lau probintziaz osatua da. Bi egonaldi Bizkaian egingo dira, bi egonaldi Nafarroan eta bi egonaldi Gipuzkoan eginen dira.
Hiru helmugentzat, hautatutako aterpetxeak autokudeaketa osoa uzten digu : Pikatzaenea landetxea, Otardi landa-aterpetxea eta Gorozikako udal aterpetxea.
Taldeak instalazio eta ekipamenduetarako sarbide esklusiboa izango du, eta sukalde guztiz hornitua erabilgarri izango du apairuak modu autonomoan prestatzeko.
Online ordainketa
segurua
Haurren
laguntza
Oporretako
laguntza