Udazken bat Nafarroan
🍂 Udazken koloretsu bateko abentura bat bizitzeko nahia?! 🍂
Zato Ziordiara Nafarroako herri batean!
Gure egonaldia bizitoki ekologiko batean egingo da, errekaz eta pentzez inguratua. Han bertan zirko gela bat, nun lagunekin jolastu, asmatu eta energia askatu ahal izango duzu.
BONZAI-n, oporrak zurekin eta zure lagunekin eraikitzen dira. Talde pedagogikoak egunero egunero egitaraua antolatzen du zuen gogo eta beharreri egokituz.
🌲 Urbasa-Andia Parke Naturaleko handian ibilaldi batean, Urederra ibaiaren iturria eta bere urdin koloreko ur-jauzi zoragarriak ezagutzeko aukera izango duzu. Benetako ipuinetako paisaia da, batez ere udazkenean, hostoen koloreekin.
ℹ Garrantzitsua: egonaldi hau euskara murgiltzean egingo da. Egonaldi hori murgiltzean edo elebidunean eskolatuak diren haurrentzat da bakarrik.
Egonaldi on bat ongi pasatzeko, deskubritzeko, elkarrekin bizitzeko… eta batez ere, burua oroitzapenez beteta itzultzeko!
2025eko urriaren 19 tik 24 ra
ERRESERBATU
ZUEN HAURRAREN EGONALDIA DIRUZTATU
Jusqu’à 80 % du coût du séjour peut être pris en charge grâce à différentes aides cumulables !
🔍 Selon votre situation, plusieurs solutions existent :
1. CAF/MSA
👉 Des aides automatiques selon votre Quotient Familial (QF).
💡 Contactez votre conseillère pour en savoir plus.
2. CSE ou COS
🏢 Votre entreprise ou collectivité peut participer au financement.
💬 Renseignez-vous auprès de votre employeur.
3. Chèques-vacances ANCV
🎟️ Nous acceptons les chèques ANCV.
4. Colo Apprenante
🏕️ L’État soutient les familles avec un QF ≤ 1500€.
⏳ Reconduction du dispositif en attente pour 2025.
5. JPA 64
📍 Pour les habitants du 64 avec un QF ≤ 1200€ : des bourses sont disponibles.
6. Offres adhérants BONZAI
🔖 Nous proposons des promos aux adhérents BONZAI.
Erresena, dei iezaguzu !
Opor ahaztezinak naturan! !
Egitaraua
Abenturaren pista batzuk : zuhaitzetan gora ibili , pilota partida batzuk jokatu, zirko gelan ondo pasa, sukaldaritza tailerrak egin… eta eguraldi ona bada, ur-jarduera bat ere izango dira!
Egunerokotasunean
BONZAIn, bi urrezko arau badira oporrak osoki gozatzeko: ongi lo egin eta ongi jan! Horregatik, iratzargailua indibidualizatua da, bakoitza bere erritmoan jeikitzen da. Gosaria 10:00ak arte zerbitzatua da, eta ondotik, askari bat proposatua da bazkari arte itxoiteko. Bazkari eta afariak prestatzen parte hartuko duzu, giro onean. BONZAIen, sukaldea sakratua da! Laburbilduz, BONZAIen, ongi jatea funtsezkoa da!
Hizkuntza
Euskararen erabilpena eguneroko bizian funtsezkoa da haren zaintzeko eta transmititzeko. Kultura baten oinarria osatzen duten balioak, tradizioak, mitoak eta sinesmenak erabiltzen ditu. Jokoak, kantuak, atsotitzak eta elezaharrak hizkuntzak dakarren kultur transmisio horren adibide dira.
Laburbilduz, euskara elementu bizia izan behar da, bizitza sozialean integratua, bere iraupena eta gizartean duen lekua bermatzeko.
Ekipamendua
Joan baino lehen, fitxa bat bidaltzen da. Egonaldietan helburua zakua arintzea da, beharrezkoak diren aferekin joanez. Aferen lista aholkatzen du abenturaz osoki gozatzeko. Gauak oihaletxetan edo izarren pean egingo dira.
Abentura honetan, taldeak 10 eta 14 abenturazale artean izango ditu.
Ostatua
Bonzaien zuen menuak hautatzea eta prestatzea talde osoarentzat aukera ukanen duzue. Tokiko eta sasoiko osagaiekin sukaldatzeari garrantzia ematen diogu!
Gure egonaldia bizitoki ekologiko batean egingo da, errekaz eta pentzez inguratua. Han bertan zirko gela bat, nun lagunekin jolastu, asmatu eta energia askatu ahal izango duzu. Eta hori guzia EUSKARAZ!!
Ez duda, izena eman !!!
Online ordainketa
segurua
Haurren
laguntza
Oporretako
laguntza